Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:

INGURUNEA
Baix Empordà

Costa Brava-ren izenari ohore eginez, Baix Empordan aurkituko ditugu haitzarte zakar eta latzak, itsas bazterreko labarrak, horietako askok edertasun handiko aterpeak eta kalak gordetzen dituztenak. Iparraldera, Montgri mendiguneak itsasoarekin bat egiten duen eremua dago, Cala Montgo eta el Estartit inguruan, Medes irlen parean. Pals-eko hondartza luzea pasatuta, Begurreko mendigunea hasten da, pinu eta zurbeltzeko landaretza trinkoarekin (Cap-sa-sal, Sa Tuna, Aiguablava, Tamairu) eta hegoaldera segituz, San Sebastian lurmuturra, Llafranc eta Calella de Palafrugell herriguneak menperatzen dituena eta Palomos gaineko Punta del Moliraino iristen dena. Badia hau pasa ondotik, itsasbazterra zakartzen da berriro Gavarres-en Vall d’Ároko itsas labarrek S’Ágaro eta San Feliu de Guixolsekin elkartzean.
Bisita daitezkeen Museoak.
- Terrakota Zeramikaren Museoa (La Bisbal dÉmporda).
- Parrokiako Museo Txikia (Calonge).
- Arkeologia Museoa (Calonge).
- El Cau de la Costa Brava (Palamós).
- Museu del Suro (Palafrugell).
- Museu d'Eines de Pagès (Palau-sator).
- Ca la Pruna (Pals).
- Casa Museu Castell Gala-Dalí (Púbol).
- Museu d'Historia de la Ciutat (St. Feliu de Guíxols).
- Museu del Montgrí i del Baix Ter (Torroella de Montgrí).
- Kataluniako Arkeologia Museoa. Ruïnes d'Ullastret (Ullastret).
Beste leku interesgarriak
- Ullastret iberiar herria.
- Cueva d'en Daina en Romanyà-ko trikuharriak.
- Erdi aroko Peratallada hiria, bere gazteluarekin.
- Vullpellac, La Bisbal, Calonge, Montgrí-ko gazteluak.
- Bisbal d'Empordàko saltokiak, zerámica eta antigualeko gauzenak.
- Pals, Begur, Cruilles… herri harresituak.
- Canapostetik hasi eta San Miguel de Cruilleseraino doan ibilbide erromanikoa.

Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellà del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua