Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:

INGURUNEA
Banyoles

Zalantzarik gabe, Pla de l’Estany eskualde pribilegiatua da bere kokapen geografikoarengatik. Gironatik, adibidez, 15 km.tara gaude, Besalútik 17tara, Santa Pautik 25era eta Costa Bravatik 30era. Horregatik, interesgarri suerta daitezkeen arlo guztiak lotzen dituzten txango eta ibilbide ezberdinen abiapuntua da: kultura-turismoa, itsasoa edo mendia. . Pla de l’Estany ez da abiapuntu on bat bakarrik, turismo-helmuga ere bada. Neurri arrazionalak dituen eskualde honetan, aisialdiaz gozatzeko behar den guztia aurkituko duzue, gastronomia zaindua, dibertsitate aberatseko zonalde naturala, mendi bizikleta ibilbideak, Serinyàko Historiaurreko Leizeen Parkea, kalitatezko komertzioa eta interes nabarmena duen kultura eta historiako ondarea. Banyoles, Mas Fusellesetik 10 km.tara dago, eta hortxe aintzira, erdi-aroko parte zaharra, Plaza Nagusia, arkeologia museoa eta Darder museoa bisita ditzakegu. Pla de l’Estany Antzinako Kataluniari errotutako lurraldea da. Denboraren iraganak ondare historiko zoragarria utzi dio. Horrela, gaztelu zahar eta parrokien babespean, sortu zen poliki-poliki gure eskualdea, gaur egun Pla de l’Estanyren inguru geografikoan sakabanatuta dauden auzoak eta herriak. Gizakiaren eta historiaren arrasto honetatik, nabarmentzekoa da eskualdeko eliz eta baseliza askotako arte erromanikoaren presentzia. Horien artean Santa Maria de Porqueres Eliza azpimarratu behar da. Cullell-eko monasterioak, Soldados de Salamina liburua gogora ekarriko dio, irakurri duenari. Porqueres-en, Can Ginebredako basoa dugu, haritz, arte eta pinuak dituen Mediterranear basoa... eta baita eskulturak ere. Xicu Cabanyes-en erakusketa bisita dezakezue: bere arte-aretoa baso erdi-erdian dago. Mendebaldean, eskualdeko edozein puntutatik ikus daitekeen Rocacorba mendizerra dago ikusgai. En Cornellà del Terri se puede visitar la tienda de HARIBO Factory Outlet del cual teneis un 20% de descuento en todos sus productos. También hay la posibilidad de hacer una visita a la fábrica de Chocolate. Serinyán Historiaurreko Leizeen Parkea dago, gure arbasoen eta gure herriko lehendabiziko biztaleen bizitza ezagutzeko Kataluniako lekurik hoberena. Porqueresen ur-jauzi eta trabertino pitzadurez osaturik dagoen Estunes Pasaia ere ikusten ahal dugu. Fontcobertan, Can Jan de la Farrésen erloju bilduma bisita daiteke.

Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellà del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua