Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:

INGURUNEA
Garrotxa

La Garrotxa da gure eskualdeko inguru berdea, eta Sumendien Natur Parkearen berezitasunarengatik nabarmentzekoa da, 30 krater eta babesturiko eremu zabalarekin. Croscat eta Santa Margarita sumendien ondoan la Fageda d’en Jordā izeneko pagadi entzutetsua dago. Inguru hau ezagutzeko modurik egokiena, dauden ibilbide ugarietatik bakarren bati jarraitzea da, eta horrela, bere ekologia eta paisaiaren aberastasun guztia ezagutuko duzue. Erromanikoak San Joan de les Fonts-eko monasterioan du bere erakusle nagusia. La Garrotxak erdi-aroko 2 gune arkitektoniko biltzen ditu, biak edertasun handikoak. Gune hauetako lehena Besalú herri zaharra da, non erdi-aroko kale-estuetan komunitate judutar eta katolikoen arteko bizikidetzaren eredu batzuk aurkituko ditugun. Erdi-aroko bigarren gunea Santa Pau herria da, bere alde zaharra gazteluaren eta plaza nagusiaren inguruan osatua duena. Les Preses eta la Vall d’en Bas herriak inguratzen dituen parajea ere nabarmentzekoa da. La Vall d’en Basek 7 herrigune ditu, landa itxura eta xarma berezia mantentzen dutenak. Hostalets d’en Bas nabarmendu beharrekoa da. Oix eta Castellfollit de la Roca arteko ingurua guztiz menditsua da, amildegi eta haitzarte harrigarriekin. Castellfollit de la Rocan, auzo zaharraren disposizioa deigarria da oso, basalto harrizko labar izugarri baten gainean duen kokapenarengatik. Interes berezia duten Museoak - Museo Comarcal de la Garrotxa. - Sumendien Museoa

Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellā del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua